… ETA ATURRI ITSASOAREKIN JUNTATZEN !

Gero Angelurat joan gira. Piknikatu dugu eta joan gira itsasorat. Egur puskak eta plaztikak hartu ditugu Errobiren ibilbidea egiteko sablean.

Urak ekarri du botoila bat. Barnean mezu bat bazen eta irakurri dugu.

Itsaskiak eta marrazo baten arroltzea atxeman ditugu, eta begilagunak.

Leku hortan, Errobiko ura eta itsasoko ura gurutzatzen dira : ibai ahoa da.

Otobuserat joan aintzin, bota ditugu plaztikak zikin-untzirat.

… ATURRIRAT IXURTZEN…

Martxoaren 19an, asteartean, Baionako Aturrirat joan gira.

Aturri errekarat ixurtzen da Errobi. Hor,  sarearekin entseatu gira landareen harrapatzen.

Uraren goratasuna so egin dugu. Zubiaren gainean ibili gira eta seinaka kondatu ditugu zubiko taulak ibaiaren zabaleraren neurtzeko.

So egin duguna marraztu dugu.

Xoriak begiratu ditugu. Uraren sakonera izartu dugu : 5,5 metrokoa zen. Tenperatura 10,1°takoa zen.

Kanoe bat ikusi dugu. Hegazkinak, trein bat eta otoak pasatzen ziren hortik. Jendea rollerretan, bizikletan eta oinez ibiltzen zen.

… KANBOTIK PASATZEN…

Aratsaldean, Kanborat joan gira eta Errobiren sakonera eta zabalera neurtzen entseatu gira. Neurtzeko, berriz harri bat soka bati lotu dugu eta harria bota dugu. Bainan erreka zabalegi zen eta harria ez dugu aski urrun bota beraz ez dugu jakin Kanboko errekaren zabalera. Tenperatura 10,5°takoa zen. Gero harrapatu ditugu ureko xomorroak : ikusi ditugu perla, efemera eltxarra eta anzila.

ERROBI EZTERENTZUBIN SORTZEN DA …

Otsailaren 18an, Garaziko ikastolako bigarren urtekoak joan gira Ezterentzubirat, Errobiren sorgia den lekurat.

Ikusi ditugu bi arrain mota kirolari, deitzen ziren amuarraina eta izokina. Sortzen diren lekutik joaiten dira Ipar Polorat eta berriz jiten dira, horien arrultzeak erruten dituzte eta gero hiltzen dira.

Hartu dugu uraren tenperatura eta 8° zen Ezterentzubiko errekan.

Gero, sakonera ikusi dugu soka bat lotuz harri bati eta harria errekarat botaz eta urean zen haria neurtuz.

Ikusi dugu sorgia.

Ez zen biziki fite abian ura. Ezterentzubin ura xuria da elurrarengatik.

Perlak, anzilak eta limneak harrapatu ditugu.

Gero ikastolarat itzuli gira.