Urte hastapenean ikasi dugun kantua « Goizean goiz jeikrik »

GOIZEAN GOIZ JEIKIRIK

  1. Goizean goiz jeikirik, argia gaberik
    Urera joan ninduzun, pegarra harturik.
  2. Gazte galtza xuri bat jarraiki ondotik;
    Arreba, nahi duzuia urera lagunik?
  3. Nik, ez nuela nahi urera lagunik;
    Aita beha zagola salako leihotik.
  4.  Aita beha zagola, nik ez, erranagatik,
    Pegarra joan zerautan jaun harek besotik.5. Urera ginenian, biak musuz-musu,
    Galdegin baitzerautan: -Zoinbat urthe tuzu?

    6.-Hamasei…hamazazpi, orain ez konplitu;
    Zurekin ezkontzeko gazteegi nuzu.

    7. Etxerat agertzeko nik dutan beldurra,
    Ez jakin nola egin amari gezurra!

    8.-Nexka, nahi duzuia ni erakuts zuri
    Etxerat agertzean zer erran amari?

    9. Urtzo xuri pollit bat gauaz dabilana,
    Hark ura zikindurik, gelditu naiz, ama.

    10.-Dakigunaz geroztik zer erran amari,
    Dugun pegarra pausa: gaitezen liberti. »

Kantu herrikoia

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *